RSS

Artxiboak hilabeteka: Otsaila 2010

Asanblada irekiaren ondorioak

Pasadan domekan, otsailaren 21ean burutu gendun Asanblada irekiaren ondoriok eta baita akta bera ere jarri dogu blogean pARTEhARTU atalean.

pARTE hARTU dinamikaren lehen urratsa izan bazen ere, oraindik asko lotzen jaku egiteko. Herriegaz, gaztetxearen funtzionamenduaren inguruko hausnarketa konpartidu eta danon artean adostea da gure asmoa.

Hemendik aurrera, eragile ezberdinekin eta orokorrean herriegaz kontaktuen jarraituko dogu.

Hala ere, badakizue, zuen iritziek edo proposamenak botateko era diferenteak dekozuez: bloga, buzoia, asanblada…

Danon artean lortuko doguleko, pARTE hARTU!!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/22 in pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: ,

Domekan “invictus” pelikula

Oingo Domekan printzipioz nagusientzako magoa antolatute euki badogu be, Martxorako atzeratu dogu.

Honen ordez, Horizinebai-ren barruen, INVICTUS pelikula jarriko dogu.

Beraz adi kalean ikusiko dozuezen karteletara eta animeu zinera!!!

AEB, 2010. Zuz: Clint Eastwood. Akt: Morgan Freeman, Matt Damon, Tony Kgoroge, Julian Lewis Jones, Adjoa Andoh. 134 min.

Nelson Mandela Kartzelatik atera ondorengo urteetan dago girotuta filma. 1995.urtea da, eta Hegoafrikako Errugbiko Munduko Txapelketa antolatu du. Mandelak  Txapelketa bultzatu du, Francois Pienaar izarraren laguntzarekin.” Iturria-berria-

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/22 in horizinebai

 

Laburpen hitzak: , , ,

Hemendik aurrera Barra zabalik!!!

Hemendik aurrera, barikutan Hori Baiko barra zabalik egongo da.

Barikutan beste alternatiba bat emoteko asmoz, eta gazteok guretzako gune bat bihurtuteko intentzioaz, Gaztetxean taberna zabalduko dogu barikuro 20:00etatik aurrera.

Gainera, ez dogu barra bakarrik zabalduko, mahiek eta joko desberdinek eta bideo musikalak jarriko doguz.

Hemendik aurrera, animeu ta barikutarako proposamenik badekozue bota!!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/20 in berriak

 

Laburpen hitzak: , ,

ADI zuen buzoietara!!!

45 urte ta aurrera!!!

Historia luzea dekon gaztetxea dala danok dakigu.

Herri honetako eragile nagusienetarikoa. Herritik sortua eta herrienrtzat sortua.

Batzuk halan nahi ez eta oztopoak baino ez doskuez jarri bidean.

Baina hala ere, aurrera egin dogu. 45 urtez Hori Baiek aurrera egin deu beti.

Eta aurton, 45 urte honek ospatzeko eta betiko legez gazteoi nahiz herrieri gure ekarpen txikia egiteko asmoz, apostu erraldoia hartu dogu Hori Baiko gazte asanbladako kideok:

FUNTZIONAMENDUA GOITIK BEHERA BERRIZTUTERA GOAZ!

Zergaitik?

  • Orainarte egin dogun eskeintza ahalik eta gehien zabaldu nahi dogulako.
  • Gazteok erabilera handiagoa aurkitu ahal izateko
  • Herriko eragileek bere lekue euki ahal izateko.
  • Eta beti bezala, ametsak egi bihurtzen jarraitu gure dogulako!!!

Autogestioa oinarri duen eraikina gure dogu Larrabetzuko gazteok. Kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, zinea, parrandarako gunea, Gazte Egunaren sortzailea eta beste hainbat ilusioen gidari den HORIBAI gure dogu.

Horregatik, lokalean hainbat konponketa burutu doguz azken urte honetan.

Auzolanaz, teiletue eta 2. pisuko hormak konpondu genduzen.

Balkoi berria eraiki dogu, elektrizitate instalazio osoa aldatu dogu…

Eta oraingoan, Hori Baiek funtzinamenduaren inguruko hausnarketa burutu gure deu.

Zer egin beharko leuke Hori Baiek?

Zein izen beharko leuke egiten deuen eskaintza?

Zer?, nola?,zelan?

Galdera guzti honek erantzuteko herriaren laguntza ezinbestekoa dogu.

Herritik sortua izen dan gaztetxea, herriak berriztu behar dauela uste dogu eta beraz, ZURE  pARTE hARTZEA ezinbestekoa da!

Aukera ezberdinak dekozuz parte hartuteko. Zabaldu berri dogun blogean zure ekarpena eman, buzoian iritzia sartu, Hori Baien lokalean zer egotea gure dozun azaldu…

Guzti honeri hasiera emoteko, OTSAILAREN 21ean (Domeka), arrastiko 5tatan egingo dogun ASANBLADA IREKIAN parte hartzeko gobidapena luzatzen deutsugu.

Danok batera, lortuko dogu! Hori Bai zutunik eta bizirik andra mari 23an!!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/14 in berriak

 

Laburpen hitzak: ,

Otsaileko ekintzen kalendarioa

Hilabete honetan HORIBAIek burutuko deuzen ekintza diferenteak sarean dauz!!!

Karnabaletatik hasite, umiantzako pelikulia eta nagusientzako magoa eukiko doguz Otsailean zehar.

Gogoratu, ASANBLADA IREKIA be hilabete honetan egingo dogule; 21ean 17:00tatan hain zuzen be.

Animatu, parte hartu ta ondo pasa!!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/10 in ekintzek

 

Laburpen hitzak:

Zallako gaztetxea borrokan!!!

Zallako gazteriak, etxe bat okupatu zuen 2007an.  Helburua argia zen: Herriko gazte eta eragileei gune autogestionatu bat eskeintzea.

Bidean aurrera eginez, milaka izan dira batu deuriezen ilusio, amets eta borrokak.

Baina beti bezala, agintari eta dirudunek ez dute gazteok eraikitako tresnak gustoko, eta honen kontra egin dute.

Horrela, egun, 3 gaztek 360.000 eurotako izunari aurre egin beharko dotzie murgildurik dauden epaiketan.

HoriBai gaztetxetik ere, gure elkartasuna eta atxikimendua bidali nahi diegu. Gazteon aukera okupazioa eta autogestioa izanik, guk sortutako tresnak defendiduko doguz!!!

Animo eta aurrera, gora euskal herrriko gaztetxe eta gazte asanbladak!!!

info. gehiago: www.gureametsak360000.blogspot.com

 

Laburpen hitzak: , ,

45 urte ta aurrera!!!

Aurtengoa, urte berezie dekugu Hori Baien. Ez da, 2010. honetan 45 urte betetzen doguzelako bakarrik.

Aurtengoa, urte berezie dekogu, Hori Baie goitik behera aldatuteko asmoa dekogulako.

Hemendik aurrera, informazio gehiau igoko dogu blogera, baita herritik zabaldu ere.

Hala ere, aurrerapentxu bet:

1- Datozen asteetan, gazte eta orokorrean herriegaz kontaktuek martxan jarriko doguz, gure asmoa osorik   zein dan azaltzeko, eta baita buzoneo bat ere, beraz ADI zuen buzoietara!

2- OTSAILAREN 21ean (DOMEKA), ARRASTIKO 5tatan ASANBLADA IREKIA EGINGO DOGU

Honen helburue, guztiok batera, Hori Baie zelakoa izetia gure dogun adostutea da. Horretarako, bakoitzak bere proposamena botateko aukera izango deu, bai blogean zabalduko dogun “pARTE hARTU” atalean, bai Batzar irekien, gure buzoira idatziz edo zuzenean asanbladako kideokin berba eginez.

Herritik ta herriarentzat sortu zan Hori Baie. Orain, osorik berriztu ere, herritik herriarentzat eingo dogu.

ZURE EKARPENA BEHARREZKOA DA; BERAZ ANIMO TA pARTE hARTU!!!!!

 
1 Comment

Posted by on 2010/02/06 in 45ta aurrera!

 

Laburpen hitzak: ,

INAUTERIAK´10

Datorren barikuen inauteriek ospatuko doguz herrien.
Frontoiko berbenatxue eta gero, urtero lez PASARELA egingo dogu Hori Baien aurtengo disfrazik onena aukeratuteko.

Afaldu ostean, 22:00ak ingeruen, Erromerie Hori Baien.
Animatu eta ondo pasa!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/06 in berriak

 

Laburpen hitzak: ,

Kanpormartxo´10

Domeka honetan, Otsailak 7, urtero lez Kanpomartxo ospatuko dogu.

15:30tan plazatik urtengo dogu eta Alaion jan.

Ez ahaztu txorizo, txistorra eta txitxiburduntzien egin leiken edozer eroatea!!!

Animatu eta parte hartu!

Gogoratu, astelehenetik aurrera argazkiek eskegiko doguzela

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/04 in irteerak

 

Laburpen hitzak: , ,

Hori Bai gaztetxea sarean!

Oraindik ideia askorik euki gabe, baina gogotsu, Larrabetzuko gaztetxea sarean da.
Berton, deialdiek, ideiek, eztabaidak, berriek, proposamenak eta beste geuze asko topeko dozuzez aurrerantzean.

Momentuz apurke apurke, blogari berari foma emoten joango gara.

 
Leave a comment

Posted by on 2010/02/01 in berriak

 

Laburpen hitzak:

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.