RSS

ADI zuen buzoietara!!!

14 Ots_Otsaila_laburdura

45 urte ta aurrera!!!

Historia luzea dekon gaztetxea dala danok dakigu.

Herri honetako eragile nagusienetarikoa. Herritik sortua eta herrienrtzat sortua.

Batzuk halan nahi ez eta oztopoak baino ez doskuez jarri bidean.

Baina hala ere, aurrera egin dogu. 45 urtez Hori Baiek aurrera egin deu beti.

Eta aurton, 45 urte honek ospatzeko eta betiko legez gazteoi nahiz herrieri gure ekarpen txikia egiteko asmoz, apostu erraldoia hartu dogu Hori Baiko gazte asanbladako kideok:

FUNTZIONAMENDUA GOITIK BEHERA BERRIZTUTERA GOAZ!

Zergaitik?

  • Orainarte egin dogun eskeintza ahalik eta gehien zabaldu nahi dogulako.
  • Gazteok erabilera handiagoa aurkitu ahal izateko
  • Herriko eragileek bere lekue euki ahal izateko.
  • Eta beti bezala, ametsak egi bihurtzen jarraitu gure dogulako!!!

Autogestioa oinarri duen eraikina gure dogu Larrabetzuko gazteok. Kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, zinea, parrandarako gunea, Gazte Egunaren sortzailea eta beste hainbat ilusioen gidari den HORIBAI gure dogu.

Horregatik, lokalean hainbat konponketa burutu doguz azken urte honetan.

Auzolanaz, teiletue eta 2. pisuko hormak konpondu genduzen.

Balkoi berria eraiki dogu, elektrizitate instalazio osoa aldatu dogu…

Eta oraingoan, Hori Baiek funtzinamenduaren inguruko hausnarketa burutu gure deu.

Zer egin beharko leuke Hori Baiek?

Zein izen beharko leuke egiten deuen eskaintza?

Zer?, nola?,zelan?

Galdera guzti honek erantzuteko herriaren laguntza ezinbestekoa dogu.

Herritik sortua izen dan gaztetxea, herriak berriztu behar dauela uste dogu eta beraz, ZURE  pARTE hARTZEA ezinbestekoa da!

Aukera ezberdinak dekozuz parte hartuteko. Zabaldu berri dogun blogean zure ekarpena eman, buzoian iritzia sartu, Hori Baien lokalean zer egotea gure dozun azaldu…

Guzti honeri hasiera emoteko, OTSAILAREN 21ean (Domeka), arrastiko 5tatan egingo dogun ASANBLADA IREKIAN parte hartzeko gobidapena luzatzen deutsugu.

Danok batera, lortuko dogu! Hori Bai zutunik eta bizirik andra mari 23an!!!

About these ads
 
Iruzkin bat utzi

Posted by on 2010/02/14 in berriak

 

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: