RSS

Artxiboak hilabeteka: Martxoa 2010

Portugaleten gaztetxea okupatu deure!

portugaleteko gazte asanbladakoek bidali duten oharra:

“Udalak gazte isil, pasibo eta kontsumistak nahi ditu. Gu, Gazte Asanblada, ez gatoz bat inposatu nahi izan diguten bizitza ereduarekin. Portugaletek, eta Euskal Herriak, pairatzen duen sistemaren bitartez (arlo sozial, ekonomiko eta politikoan) gazteon etorkizuna baldintzatu nahi dute, baita hein handi batean lortu ere. Ballonti merkatal gunean nahi gaituzte, hirigunetik kanpo, etengabe erosketak egiten, kontsumitzen, isilik… Baina ez, ez dute lortu, ezta lortuko ere. Portugalete gazte aktibo, kritiko eta askez beteta dago.

Honen erakusgarri dugu Gazte Asanblada. 2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da. Pausoa ematea erabaki dugu. Denona izan behar duen espazio autogestionatua eraikitzen hasi gara. Alde Zaharrak, eta Portugaletek, behar duen erreferentziazko gune kulturala bihurtuko dugu, Udalaren inolako eskusartze eta inposaketarik gabe.

Horretarako denok gara beharrezkoak, bai gazteok baita auzokideak ere. Gu arduratuko gara hilda eta hautsez beteta zegoen etxebizitza hau garbitu eta bizirik mantentzeaz. Udalak zuri-beltzean hainbat urtez margotzen saiatu den kale hauek hamaika kolorez pintatuko ditugu! Denon artean egiten badugu denona izango da! Hurrengo asanblada: Marxoak 28, igandea, 19tan “Koskoenea Gaztetxean”.

Ongietorriak izango zarete “KOSKOENEA GAZTETXEA”REN ATEAK PAREZ-PARE ZABALIK AURKITUKO DITUZUE! HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!”

Animo eta aurrera! gora euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladak!!!

 

Laburpen hitzak: , ,

ZGAren Hitzaldia domekan!

Aipatu gendun aurreko baten Zallako gazte asnbladak jasaten ari den erasoa.

Herri honetako gazteei etxe huts bati bizia ematea garesti ordainarazi nahi diete epaileek.

Okupazioa eta autogestioan sinestea delitu bilakatu nahi dute.

Gazte ametsei 360.000€-ko izuna jarri diete horrela gazteak makurtu eta etxean guztiz sumiso eta isil geratuko direla uste dutelarik.

Guzti honen inguruan hitz egiteko, Zallako gazte asanbladako kideak etorriko dira Domeka honetan arrastiko 19:00etan  Gaztetxera.

Erdu, eztabaidatu eta zure elkartasuna adierazi!!!

info gehiago: http://gureametsak360000.blogspot.com/search/label/MANIFESTUAK

 

Laburpen hitzak: , , ,

Txagu Magu atzeratuta!

Arazo desberdinek direla eta, azkenean Txagu Magu nagusientzako magoa, ez dogu Domeka honetan ikusteko aukerarik izango.

Halan da be, zihurtatzen dogu laster beste data bat jarri eta gurekin izango dogule.

 
Leave a comment

Posted by on 2010/03/13 in ekintzek

 

Laburpen hitzak: ,

Txagu Magoa Hori Baien!

Domeka honetan, NAGUSIENTZAKO Magoa egongo da gaztetxean. Beraz, umeak ahal bada ez ekarri…

Sarrera 3 euroren truke izango da eta 19:00etan hasi egingo gara.

Bestealde akordeu azken barikuek bezala, oingoan be barra zabalik egongo dala. Pasatu zaitez ta hartu pote batzuk Hori BAien!!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/03/10 in ekintzek

 

Laburpen hitzak: ,

Ping Pong txapelketa argazkiek!!!

Asteburuen Ping pong txapelketa ein gendun Hori BAien.

Partiduek 12re izen ziren eta txapelketaren irabazlea Antxon izen zan bi tantuko diferentziaz ( 10-12). Jentearen parte hartzea ikusite, laster beste bat antolatuko dogu, beraz badakizue animatu eta parte hartu!

Hemen dekozuez argazki batzuk:

 
Leave a comment

Posted by on 2010/03/10 in ekintzek

 

Laburpen hitzak:

Zutik emakumeok!!!

Berdintasun faltsuaren diskurtsoaren garaian hezitako gazteak gara. Diskurtso honen arabera emakumeok gizonen eskubide berdinak ditugu, edozertan lan egin eta edozer ikas dezakegu, askeak gara gure sexualitatearen gainean erabakitzeko…

Diskurtso hau instituzioek eta hauek gidatzen deurezenek elikatzen deurie. Hitzak saltzen dihardute egunero. Baie, hitzei beharrean ekintzei begiratuz gero, zapalkuntza eta diskriminazioa esparru guztietan pairatzen jarraitzen dugula agerikoa da, izan ere, sistema patriarkalak indarrean jarraitzen deu:

- Hezkuntza sistemaren bidez, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak bultzatu eta rol zehatzak inposatzen dozkuez eredu parekideak sortu beharrean.

- Familiak, modu ez hain agerikoan bada ere, exijentzia eta betebehar ezberdinak egotzi egiten dizkio seme edo alabei, sexuaren araberako ardura banaketa etxean ematen jarraitzen dela baieztatu dezakegu: zaintza lanak, garbiketa.. sarri alabengan uzten diren ardurak dira.

- Hedabideen bitartez neska eredu zehatza goraipatzen da konplexuz beterik bizi gaitezen: 90-60-90, eredu heterosexuala, bikote banaezina…

- Lan munduari dagokionez, pobrezia eta prekarietatea neska gazteon errealitate gordina dira: ezkutuko lan merkatua, langabezia tasa handiena, Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE).. Egiten dugun lana ez da normalean gure ikasketa mailekin bat etortzen, ezta lansariak egindako lanekin ere, praktika eta beka modalitateetan aritzen gara…

- Gazte belaunaldien artean balore atzerakoi zein botere harremanak iraunarazi dituzte eta horrela, indarkeria kasuak areagotu dira.

Beraz, elikatzen duten diskurtsoaren aurrean errealitatea oso bestelakoa dela agerikoa da, izan ere, gure eskubideak sistematikoki urratu eta erabakitzeko eskubidea ukatzen dozkuez: abortatzeko eskubidea urratu, jai herrikoietan gure parte hartzea murriztu edota gure aurkako eraso sexistak ezkutuan mantendu ezer gertatu ez balitz bezala…

Beharrezkoa da, zapalkuntzaren aurrean kontzientzia hartzea, egoera ez onartzea, zutitzea eta gure eskubideak eskutan hartzea. Ezinbestekoa da, prekarietatera eta miseriara kondenatzen gaituzten guztiei erantzutea.

Honetarako, jendarteko eremu guztietako herritarrok, emakume, gizon, gazte…  patriarkatua borrokatu eta feminismora lotzea ezinbestekoa da!

GAUR, 20:30tan BILBON MANIFESTAZIOA! erdu eta gure eskubideak borrokatu!

GORA EMAKUMEON BORROKA!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/03/08 in berriak

 

Laburpen hitzak: ,

Topatu.info martxan da!!!

Gaztesarearen agurraz geroztik, Euskal Herriko gazte mugimenduak interneteko lekue galdute euki deu.

Asko izan dira gaztesareak 7 urteetan emon dozkune, eztabaidarako tartea, hausnarketarako… baie batez ere gazte mugimendu osoare berri izateko atari edo bilgunea izan da.

Gaztesarearen agurra

Orain, TOPATU.INFO proiektu komunikatibo berria martxan jarri da, gazte mugimenduak interneten ere, bere lekua izan dezan, bere berriak lau haizetara zabaldu ditzan.  Ondo etorri eta ekin dezagun batera !!!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/03/06 in berriak

 

Laburpen hitzak: , ,

Asteburuen ping pong txapelketa!

Zapatu eta domeka honetan ping pong txapelketa gaztetxean. Animatu eta apunteu Hori Baiko atean dauen zerrendan.

Gogoratu, barikuen barra zabalik egongo dala!

 
2 Comments

Posted by on 2010/03/02 in ekintzek

 

Laburpen hitzak:

pARTE hARTUz HORI BAIe aurrera!

pARTE hARTU dinamikarekin jarraituz, hona eragile et norbanakoentzat asanbladak idatzitako proposamena:

Aupa lagun!

Hori Baiek 45 urte daroaz herritik eta herrientzat hainbet ekintza antolatuten. Ekintza honek ugariek eta partehartzaileak izen dire eta gehienak lokalean bertan egin badoguz be herriko beste leku askotara zabaldu gara, argi dekogulako gure lan eiteko eremue ezin dala lokalera bakarrik mugatu.

Hori Baiek dekon historia luzean zehar gorabehera handiek egon dire eta 45. urte honetan ez gauz gure momenturik onenean.  Gaur egun Hori Baiko asanblada osatzen dogunok kontziente gara herrientzat sortutako ekintzek murriztu direla eta badakigu herritarrakaz dekogun harremana ez dala oin urte batzuk gendune. Baie zorionez, asanblada bizirik mantendu da eta Hori Baie zutunik.

Momentu honetan ilusinoz beteta gauz, herritarren nahiak eta gazteon beharrizanak asetzeko ahalegina egiteko prest gauz, baie hori bai, beti presente eukite asanblada eta autogestio bidez egiten dogula eta egingo dogula aurrera.

Oin artekoa kontuten eukite Hori Baien aldaketa bat emon behar dala argi ikusi da asanbladan eta horretarako proiektu baten zirriborroa  dekogu esku artean, danon artean osatuteko.

GURE PROIEKTUE:

Hori Baiko asanbladakook oin arteko ibilbidearen hausnarketa egin ostean ondorio argi batera heldu gara: Hori Baiek herrieri egiten deutson eskaintza eta herriek Hori Baieri egin beharrekoa zabalagoa izen behar da.

Horretarako  gaztetxea herritarren eta eragile desberdinen topaleku izen behar dala uste dogu eta topaleku horrek bere fruituek emoteko danon inplikazinoa beharrezkoa da maila baten edo bestean. Inplikazino maila handiena asanbladako kideok eduki beharko dogu geu izengo garelako Hori Baiko motorra, baie gure atiak beti egongo dire herrieri zabalik eta edonork eukiko deu aukeria bertan parte hartuteko.

Idea hau oinarri moduen hartute hiru pausu nagusiz osatuten dan proiektu bat planteetan dogu:

  1. Parte hartu dinamika: Dinamika honen helburu nagusie herritarrek (eragile zein norbanakoak)  Hori Baien inguruko (lokala, funtzionamendue, ekintze, erabilera, etab.)iritziek eta proposamenak emotia da. Oin arte egin doguzen asanblada eta batzar zabalean hainbat proposamen batu dire, esaterako:
    1. Herriko elkarteentzako gela bat.
    2. Musika taldeak ensaietako gela bat.
    3. Komune.
    4. Liburutegie.
    5. Barria handitu.
    6. Elkarte desberdinek ekintzak antolatutia lokalian.
    7. Ekintza desberdinek adin desberdineko jentiantzat.
    8. Gurasoei euren seme-alabakaz bertan egoteko aukera eskainitia.
    9. Hori Baie erabilten deuen jente guztiek turnoak egitea.
  1. Proiektua aurrera eramateko bitartekoak: 1.puntuen aipatu dogun edozein idea aurrera eroateko batzar zabalian ilkusi zan lokalan egoera aldatu behar dala eta hainbat konponketa egin behar direla. Konponketa honek zelan eta noz egin eskaerian arabera erabaki beharko da.
  1. Proiektua danon artean egi bihurtutia: Zelako Hori Baie gure dogun erabakiten dogunian, danok parte hartu beharko dogu proiektue eraikiten.

Esan dogun moduen fase honetan jentian proposamenak batuteko momentue da eta horretarako hiru bide eskeiniten doguz:

1-     www.horibai.org edo horibaigaztetxea@gmail.com helbidera idatzite.

2-     Hori Baiko ate alboan dauen buzoia.

3-     Asanbladako kideren bateri zuen proposamena emotia.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 
1 Comment

Posted by on 2010/03/02 in pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: ,

Martxoko ekintzen kalendarioa!

Martxorako ekintza ezberdinek dekoguz antolatute. Herrieri bizitasune eta kolorea emateko asmoz hauek dira hilabete honetarako proposamenak. Gogoratu, barikuro barra zabalik egongo dela, bideo musikalekin…

Bestetik, zuen ekarpena ere jaso gure dogu, beraz ekintzen bat antolatu gure badozue edota proposatu, betiko lekuak erabili, blog-a berea, asanblada, buzoia…

 
Leave a comment

Posted by on 2010/03/01 in ekintzek

 

Laburpen hitzak:

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.