Guifi.net eta Sare askeei buruzko Hitzaldia, Larrabetzuko Gaztetxean Urtarrilak 21ean, 12:00 etan
Artxiboa gaika: ekintzek
Punk-Rock Gaua
Hurrengo barikuen, urtarrilak 13, kontzertu gaua edukiko dogu Hori Baien. Kontzertua hamarretatik aurrera izango dira. Taldeak HAZOTZ (Bilbo), BAJO PRESION (Basauri) eta GATAZKA (Txorierri) izango dira.
ANIMATU! giro ederra egongo da eta!
Buah txabal! Antzerkia
Urtarrilak 3,arrastiko 20:00etan.
*SINOPSIA*
Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?
Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
sarrera:6€
Bertso saioa zuzenean
Egin klik bertso saioa ikusteko.
Larrabetzuko gaztetxetik zuzenean.
Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza
Gabonetako kultur ekitaldiek prest
18: dokumentala, krisi ekonomikoa
22: Literaturaz berbetan, Leire Bilbao, Scanner
24: Olentzeron bile 11:00etan plazan.
eta arrastien Olentzero 18:30etan Serran.
25: Bertso saioa 19:00etan Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
26: mihiluze programa Hori Baien 16:30etan
27: PINera! 15:00etan.
31: Garmintxan aldeko herri krosa goizean eta kotiloia gauerditik aurrera. gau olinpikoa.
URTARRILA
3: Buah txabal 20:00etan
5: Zamorako kartzelaldien inguruko hitzaldie
7: 9:30etan auzoz auzo plazatik ta gero… denok bilbora! Kolosala izango da! Endika Asanbladara!
8: Mendi Proiekzioa 18:30etan Hori Baien Gotzon Larruzea eta Alex Txikon
12: eta gazteok zer? Mahaingurua
13: Kontzertuek gaztetxean
19: kultura transmisioa eskolan
21: zirko tailerra eta kukutzan inguruko hitzaldie 16:30etatik aurrera.
28: eski irteera!
Kukutza zutun!k

Bilboko Errekaldeko Kukutza gaztetxea arriskuan.
Bertako alkate Iñaki Azkunak, Larrabetzun behinola Tomas Ordeñanak egin zuen moduan, gaztetxea botatzeko baimena eman du.
Hori Bai, Larrabetzu gaztetxea Kukutzaren alde.
Egunero jendea batzen dabil bertan, gaur bertan Zea Mays taldearen kontzertua Kukutza gaztetxearen alde.

Kukutza ikutu bez!
Euskal Herriko gaztetxeak
ZUTUN!K















