RSS

Artxiboa gaika: pARTEhARTU

Buah txabal! Antzerkia

Urtarrilak 3,arrastiko 20:00etan.

*SINOPSIA*

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.

sarrera:6€

 

Laburpen hitzak: , , ,

Bertso saioa zuzenean

Egin klik bertso saioa ikusteko.
Larrabetzuko gaztetxetik zuzenean.
Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza

 

Laburpen hitzak: , , ,

Gabonetako kultur ekitaldiek prest

Gabonetako kultur ekitaldiek prest



ABENDUA:

18: dokumentala, krisi ekonomikoa

22: Literaturaz berbetan, Leire Bilbao, Scanner

24: Olentzeron bile 11:00etan plazan.

eta arrastien Olentzero 18:30etan Serran.

25: Bertso saioa 19:00etan Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi

26: mihiluze programa Hori Baien 16:30etan

27: PINera! 15:00etan.

31: Garmintxan aldeko herri krosa goizean eta kotiloia gauerditik aurrera. gau olinpikoa.

URTARRILA

3: Buah txabal 20:00etan

5: Zamorako kartzelaldien inguruko hitzaldie

7: 9:30etan auzoz auzo plazatik ta gero… denok bilbora! Kolosala izango da! Endika Asanbladara!

8: Mendi Proiekzioa 18:30etan Hori Baien Gotzon Larruzea eta Alex Txikon

12: eta gazteok zer? Mahaingurua

13: Kontzertuek gaztetxean

19: kultura transmisioa eskolan

21: zirko tailerra eta kukutzan inguruko hitzaldie 16:30etatik aurrera.

28: eski irteera!

 

Laburpen hitzak: , ,

Poesia Errezitaldie Abenduak 22an

Eguenean, Abenduak 22en arrastiko 20:00etan .

Leire Bilbaok bere liburuaren aurkezpena egingo dau horibaien.

Irudia

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Aurrekontu partehartzaileak herriak, eta gazteok zer diogu?

Udalak aurrekontuak aurkezteko metodologia aurkeztuko du gaur eta bihar Anguleri eta Eleizaldeko txokoan.
Eta gazteok zer diogu?

Datorren azaroaren 23an (eguaztena) eta 24an (eguena) bi zita garrantzitsu ditugu Angulerin eta Eleizaldeko txokoan. Arrastiko 19:00etan hasiko dira biak.
Zure parte hartzea be garrantzitsua da.
parte hartu

 
Leave a comment

Posted by on 2011/11/23 in berriak, pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: , , ,

Gabonetako Kultur ekitaldiak antolatzen hasi gara

hasi prestatzen, Olinpiadak datoz eta Larrabetzura
Hasi gara gabonetako ekitaldiak prestatzen, bota zure ideia hori, proposatu zer antolatu, lagundu ekintzetan, iritzia eman kartel proposamenari buruz… Hori Bai danok gara… zu be BAI!

Zutun!k eta gogotsu
aurrera Hori Bai
aupa Larrabetzu!

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Hartu zure lekua | parte hartu

Udalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela.

 

Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.
hartu zure lekua, gazte
Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke. Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa. Eskerrik asko hartu zure lekua
Mariasun Gaztelu Larrabetzuko alkatea
larrabetzuko-udala.com

 
Leave a comment

Posted by on 2011/10/13 in pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

Eguaztenean ekainaren 22an tertuliatxoa.

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Barikuan umeentzako eta nagusientzako kontzertua

barikuan, ekainak 17
Asteburu honetan larrabetzuko eskolako jaia da. Iaz egin zan bezela barikuan hori baien kontzertu bat egingo da.

Aurtengo taldea Manillares Iturriaga da, Alegiko taldea. Taldean Alegiko herritar mordo batek parte hartzen du, adin guztietakoak ganera. Zuek be, abestiren bat abestu gura badozue, idatzi larrabetzuko eskolako webgunean, eta Manillaresekoak saiatuko dira hori abestiori prestatzen.

Lehenengo txikientzako kontzertu eta gero taldea afaldu ostean guraso eta gazteentzako kontzertua egingo da.

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Bide Ertzean zuzenean

Barikuan Bide Ertzean kontzertua Hori bai gaztetzean .
Hori baien Literaturia ez da amaitu!!!!! azken ekitaldia euren kontzertua izango da.

Sarrera: 3 eta 5

 

Laburpen hitzak: ,

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.