RSS

Artxiboa laburpen hitzeka: hori bai

Koblakari zirku tailerra frontoian eta Kukutzari buruzko hitzaldia

Kukutza gaztetxea indarrez itxi zuten, eta Koblakari zirku tailerrekoak lokal barik geratu ziren.

Larrabetzun, urtarrilaren 21ean, zapatuz ezagutuko ditugu.
-Umeentzako eta gazteentzako zirko tailerra (koblakari; kukutzako zirko taldea)
16:30etan herriko frontoian
-”Ellos por dinero Nosotras por placer” liburuaren aurkezpena
Zirkoan ostean Hori Baien (19:30-ek aldera)

 
Leave a comment

Posted by on 2012/01/18 in berriak, horibai.org

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Guifi.net eta Sare askeak Hitzaldia

Guifi.net eta Sare askeei buruzko Hitzaldia, Larrabetzuko Gaztetxean Urtarrilak 21ean, 12:00 etan

 
 

Laburpen hitzak: , , ,

Buah txabal! Antzerkia

Urtarrilak 3,arrastiko 20:00etan.

*SINOPSIA*

Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.

sarrera:6€

 

Laburpen hitzak: , , ,

Gabonetako kultur ekitaldiek prest

Gabonetako kultur ekitaldiek prest



ABENDUA:

18: dokumentala, krisi ekonomikoa

22: Literaturaz berbetan, Leire Bilbao, Scanner

24: Olentzeron bile 11:00etan plazan.

eta arrastien Olentzero 18:30etan Serran.

25: Bertso saioa 19:00etan Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi

26: mihiluze programa Hori Baien 16:30etan

27: PINera! 15:00etan.

31: Garmintxan aldeko herri krosa goizean eta kotiloia gauerditik aurrera. gau olinpikoa.

URTARRILA

3: Buah txabal 20:00etan

5: Zamorako kartzelaldien inguruko hitzaldie

7: 9:30etan auzoz auzo plazatik ta gero… denok bilbora! Kolosala izango da! Endika Asanbladara!

8: Mendi Proiekzioa 18:30etan Hori Baien Gotzon Larruzea eta Alex Txikon

12: eta gazteok zer? Mahaingurua

13: Kontzertuek gaztetxean

19: kultura transmisioa eskolan

21: zirko tailerra eta kukutzan inguruko hitzaldie 16:30etatik aurrera.

28: eski irteera!

 

Laburpen hitzak: , ,

Poesia Errezitaldie Abenduak 22an

Eguenean, Abenduak 22en arrastiko 20:00etan .

Leire Bilbaok bere liburuaren aurkezpena egingo dau horibaien.

Irudia

 

Laburpen hitzak: , , , ,

RAFA RUEDA ETA ESTANKONA

Datorren barikuen ABENDUAK 2, RAFA RUEDA eta ESTANKONA taldeen kontzertuak Hori Baien.

23:00etatik aurrera.

RAFA RUEDA

ESTANKONA

Sarrera €

 
 

Laburpen hitzak: , , ,

Aurrekontu partehartzaileak herriak, eta gazteok zer diogu?

Udalak aurrekontuak aurkezteko metodologia aurkeztuko du gaur eta bihar Anguleri eta Eleizaldeko txokoan.
Eta gazteok zer diogu?

Datorren azaroaren 23an (eguaztena) eta 24an (eguena) bi zita garrantzitsu ditugu Angulerin eta Eleizaldeko txokoan. Arrastiko 19:00etan hasiko dira biak.
Zure parte hartzea be garrantzitsua da.
parte hartu

 
Leave a comment

Posted by on 2011/11/23 in berriak, pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: , , ,

Gabonetako Kultur ekitaldiak antolatzen hasi gara

hasi prestatzen, Olinpiadak datoz eta Larrabetzura
Hasi gara gabonetako ekitaldiak prestatzen, bota zure ideia hori, proposatu zer antolatu, lagundu ekintzetan, iritzia eman kartel proposamenari buruz… Hori Bai danok gara… zu be BAI!

Zutun!k eta gogotsu
aurrera Hori Bai
aupa Larrabetzu!

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Hartu zure lekua | parte hartu

Udalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela.

 

Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.
hartu zure lekua, gazte
Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke. Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa. Eskerrik asko hartu zure lekua
Mariasun Gaztelu Larrabetzuko alkatea
larrabetzuko-udala.com

 
Leave a comment

Posted by on 2011/10/13 in pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

Kukutza zutun!k

Kukuza ikutu bez!
Bilboko Errekaldeko Kukutza gaztetxea arriskuan.
Bertako alkate Iñaki Azkunak, Larrabetzun behinola Tomas Ordeñanak egin zuen moduan, gaztetxea botatzeko baimena eman du.

Hori Bai, Larrabetzu gaztetxea Kukutzaren alde.
Egunero jendea batzen dabil bertan, gaur bertan Zea Mays taldearen kontzertua Kukutza gaztetxearen alde.
Zea Mays
Kukutza ikutu bez!
Euskal Herriko gaztetxeak
ZUTUN!K

 

Laburpen hitzak: , , , ,

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.