RSS

Artxiboa laburpen hitzeka: hori bai

Hori Bai zutun!k Larrabetzuko andra mari 23an


Egurre Hori Bai! zapatilla! Zutun!k

 
Leave a comment

Posted by on 2011/08/16 in berriak

 

Laburpen hitzak: , , ,

Gazte Egune 2011 martxan

 
2 Comments

Posted by on 2011/07/11 in berriak

 

Laburpen hitzak: , ,

Barikuan umeentzako eta nagusientzako kontzertua

barikuan, ekainak 17
Asteburu honetan larrabetzuko eskolako jaia da. Iaz egin zan bezela barikuan hori baien kontzertu bat egingo da.

Aurtengo taldea Manillares Iturriaga da, Alegiko taldea. Taldean Alegiko herritar mordo batek parte hartzen du, adin guztietakoak ganera. Zuek be, abestiren bat abestu gura badozue, idatzi larrabetzuko eskolako webgunean, eta Manillaresekoak saiatuko dira hori abestiori prestatzen.

Lehenengo txikientzako kontzertu eta gero taldea afaldu ostean guraso eta gazteentzako kontzertua egingo da.

 

Laburpen hitzak: , , , ,

Bide Ertzean zuzenean

Barikuan Bide Ertzean kontzertua Hori bai gaztetzean .
Hori baien Literaturia ez da amaitu!!!!! azken ekitaldia euren kontzertua izango da.

Sarrera: 3 eta 5

 

Laburpen hitzak: ,

Asteburu honetan LITERATURIA

Literatura euskaraz plazaratzen duten argitaletxeek euren erakusleihoak herriko plazan egongo den karpapean izango dituzte

Emanaldiak internet bidez zabalduko dira www.literaturia.org webgunea berrian, iaz, www.larrabetzu.org/literaturia webgunean zabaldu genituen eran.

Ekainaren 3an

11:30etatik aurrera liburu berrien aurkezpenak. Literaturian beste inon baino lehen. Argitaletxeetako arduradunak eta idazleak bertan izango dira. Angulerin 
        11:30 Zamaontzia. Iñigo Aranbarri. Susa.
        12:00 Finantza kapitalismoa 1. Mundu globala / 2. Euskal Herrirako irtenbide ekonomiko eta soziala.                          Joseba Tobar-Arbulu. Utriusque Vascoanie.
        12:30 Itsaso kontra bat. Karmel Igartuaren poema liburu postumoa. Pamiela
19:30: Harrera ekitaldia. Kukubiltxo antzerki taldea. Anguleri aurrean
23:00 Ruper Ordorika Anguleri aurrean.
00:30 Hudaltzainak. Hori Baien.

Ekainaren 4an

10:00-11:30: LITERATURA ESKOLA. Euskal Herriko irakurle taldeen esku. Arduraduna: 111 akademia. Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? Angulerin 
Honako irakurle taldeetako ordezkariek hartuko dute parte:
  • Donostia
  • Basauri
  • Meatzaldea
  • Larrabetzu
  • Leioa
  • Iurreta
  • Segura
11:30etatik aurrera liburu berrien aurkezpenak. Literaturian beste inon baino lehen. Argitaletxeetako arduradunak eta idazleak bertan izango dira. Plazan
11:30 Bränskint. Goizalde Landabaso Txalaparta
12:00 Decameron. Hamar Ipuin. Igela.
12:30 Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana. Elkar
13:00 Iza ote iza. Xabier Soubelet. Maiatz
         **12:00LITERATURIATXUA TRIKITIXA (Eskolako hamar bat umek soinua joko dute herriko kalerik kale)
12:00- 15:00 Liburuen aurkezpenak. Angulerin.
        **13:00 LITERATURIATXUA: Ipuin kontalari ibiltaria eta ilustrazio tailerra. Plazan.  
15:00 Bazkaria. GURPIDE  eta TXINPASMENDI guraso elkarteek antolatuta. . Eskoletan
       **18:00etan LITERATURIATXUA: Kukuke antzerki eskolaren bi antzezlan: Ortzadarra eta Basoan galdutako    neskak. Plazan 
20:00“Erle Irakurlearen Saioa“. Erlea-4 aldizkariaren aurkezpena Bernardo Atxaga eta hainbat partaide. Plazan
 
23:00 Anari + Napoka Iria
                  Jon Miner eta Intxixu Lotien banda HORI BAIen
 
Ondoren: Bi hitz Beats&Bits HORI BAIen
 

Ekainaren 5ean

10:00-11:30: Mahai-ingurua: Antzerkiak badu irakurlerik? Angulerin

  • Mikel Martinez
  • Xabier Mendiguren Elizegi
  • Borja Relaño
  • Alaitz Olaizola

Antolatzaileak: Literaturia eta EHAZE

12:00- 15:00 Liburuen aurkezpenak. Angulerin.
15:00 Bazkaria. GURPIDEk eta Txinpasmendi guraso elkarteak antolatuta. Eskoletan.
 
Bazkalostean: Bertso-trama literarioa. Plazan
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. 
Tramagilea: Josu Goikoetxea 
18:30 Mikel Martinezen ipuin kontaketa:
         Izarretako Bitakora. 238. bidaia: denboraren korapiloak ipuina. Hori Baien
19:00Hura ez da lekua. Poesia, pintura, musika eta antzerkia. Hori Baien
20:00 Poesia errezitaldiak Hori Baien
  • Miren Agur Meabe
  • Jon Benito
  • Paddy Rekalde
  • Asier Serrano
  • Antonio Casado de Rocha
 

Laburpen hitzak: , , , , , ,

HItzaldia eguenean

Datorren eguenean hitzaldia egongo da Hori Baien.

 
Leave a comment

Posted by on 2011/01/31 in ekintzek, pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: , , ,

ASTEBURURAKO PROPOSAMENAK

Datorren astebururako honako proposamenak dekoguz Hori Baitik zueri egiteko:

- Zapatuen, Urtarrilaren 29en. UNE eta ZAIN taldeen kontzertuak gaueko 22:00etatik aurrera

 

 

- Domekan, Urtarrilaren 30ean, HIGA-ren eskutik “Espazio hutsak” antzezlana 19:00etatik aurrera.

 

 
 

Laburpen hitzak: , ,

Split 77 eta Zea Mays

22:00etatik aurrera

Zea Mays

Split 77

SARRERAK  21:00etatik aurrera Hori Baien.

 

Laburpen hitzak: , , ,

GABON ZAHARRAK

Azkenean erabaki dogu zein izango dan Gabon Zaharretako gaie: TELESAILAK eta MARRAZKI BIZIDUNAK.

 

Oin badakizue, hasi pentsetan, jantziek topetan… eta Gabon Zahar gauean Hori Baien alkartuko gara!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/12/23 in ekintzek, pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: ,

26.GAZTE EGUNA

LARRABETZUKO HERRITARREI:

Urterolez, aurten ere, datorren uztailaren 31n, Larrabetzuko gazte asanbladak, Hori Bai Gaztetxeak, 26.GAZTE EGUNA antolatu du. ZAHARRAK BERRITZEN  lelopean inoizko oihartzunik sendo eta indartsuena irauli nahi du.

Hori Baiek, 1965.eko uztailaren 31n sortua, gaur bizirik dirau eta 45 urte luze hauetan erreferente historikoa bilakatu da Euskal Herrian. Azkenengo urte hauetan gazte asanbladak gora behera itzelak bizi izan ditu, baina guzti hauetatik indarberrituta irten gara. Aurten bereziki inoizko indartsuen gaude eta aurreko belaunaldi eta epealdietatik ikusi, ikasi eta bizitakoa, egun garenarekin uztartuko dugu: zaharrak berritzen, alternatibak sortzen eta jendartea eraldatzen. Urte asko dira herriaren parte garena, herriarekin hasi eta hazten ari garena, herriko kultura eta hizkuntza lantzen ari garena… bizipen ugari dira edozelan. Gazteon ideiak, nahiak, gogoak, burutazioak eta alternatibak geure erara garatzeko, okupazioa, autorganizazioa eta autogestioaz baliatuz. Egunez egun, hauek garatzen eta lantzen jarraituko dugu eta argi dugu, geu garela horretarako bide herraminta sendoenak. Hemen gara eta zutunik jarraituko dugu, Euskal Herriaren aurrean geurearekin aurrera egiteko prest, geure txoko honetatik gogor eutsiz.

Guzti honengatik Gazte Eguna inoiz baino indartsuago eta biziago ospatu nahi dugu eta horrexegatik Larrabetzuko herritarroi ekitaldi guzti hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu.

“Kantu honen arnasa bizirauteko badira barreneko gogo zenbaitzuk, badira irribarre asko nahaspilan eta egon badira amets sendoak egunero, gauero hor dabizenak gora eta behera gelditu ezinik”.

Beste barik eta aldez aurretik eskerrak emonaz, agur bero bat Hori Baitik !


OHARRA: herri bazkarira etortzeko asmoa duenak Larrabetzuko tabernetan ditu txartelak salgai. Baina gure herrira bertaratzeko aukerarik ez baduzue, izena eman dezakezue helbide elektroniko honetan: horibaigaztetxea@gmail.com. Langabetuak 10euro/langileak 15euro Uztailaren 26a baino lehen. Egunean bertan 20 euro.

 
Leave a comment

Posted by on 2010/07/21 in berriak, pARTEhARTU

 

Laburpen hitzak: , ,

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.