RSS

Artxiboa laburpen hitzeka: okupazioa

Portugaleten gaztetxea okupatu deure!

portugaleteko gazte asanbladakoek bidali duten oharra:

“Udalak gazte isil, pasibo eta kontsumistak nahi ditu. Gu, Gazte Asanblada, ez gatoz bat inposatu nahi izan diguten bizitza ereduarekin. Portugaletek, eta Euskal Herriak, pairatzen duen sistemaren bitartez (arlo sozial, ekonomiko eta politikoan) gazteon etorkizuna baldintzatu nahi dute, baita hein handi batean lortu ere. Ballonti merkatal gunean nahi gaituzte, hirigunetik kanpo, etengabe erosketak egiten, kontsumitzen, isilik… Baina ez, ez dute lortu, ezta lortuko ere. Portugalete gazte aktibo, kritiko eta askez beteta dago.

Honen erakusgarri dugu Gazte Asanblada. 2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da. Pausoa ematea erabaki dugu. Denona izan behar duen espazio autogestionatua eraikitzen hasi gara. Alde Zaharrak, eta Portugaletek, behar duen erreferentziazko gune kulturala bihurtuko dugu, Udalaren inolako eskusartze eta inposaketarik gabe.

Horretarako denok gara beharrezkoak, bai gazteok baita auzokideak ere. Gu arduratuko gara hilda eta hautsez beteta zegoen etxebizitza hau garbitu eta bizirik mantentzeaz. Udalak zuri-beltzean hainbat urtez margotzen saiatu den kale hauek hamaika kolorez pintatuko ditugu! Denon artean egiten badugu denona izango da! Hurrengo asanblada: Marxoak 28, igandea, 19tan “Koskoenea Gaztetxean”.

Ongietorriak izango zarete “KOSKOENEA GAZTETXEA”REN ATEAK PAREZ-PARE ZABALIK AURKITUKO DITUZUE! HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!”

Animo eta aurrera! gora euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladak!!!

 

Laburpen hitzak: , ,

Zallako gaztetxea borrokan!!!

Zallako gazteriak, etxe bat okupatu zuen 2007an.  Helburua argia zen: Herriko gazte eta eragileei gune autogestionatu bat eskeintzea.

Bidean aurrera eginez, milaka izan dira batu deuriezen ilusio, amets eta borrokak.

Baina beti bezala, agintari eta dirudunek ez dute gazteok eraikitako tresnak gustoko, eta honen kontra egin dute.

Horrela, egun, 3 gaztek 360.000 eurotako izunari aurre egin beharko dotzie murgildurik dauden epaiketan.

HoriBai gaztetxetik ere, gure elkartasuna eta atxikimendua bidali nahi diegu. Gazteon aukera okupazioa eta autogestioa izanik, guk sortutako tresnak defendiduko doguz!!!

Animo eta aurrera, gora euskal herrriko gaztetxe eta gazte asanbladak!!!

info. gehiago: www.gureametsak360000.blogspot.com

 

Laburpen hitzak: , ,

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.