GAZTETXE eguna Maiatzak 22 Altsasun!!!

Gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadoratik bidalitako oharra:

Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, AUTOGESTIOA eta ASANBLADA. Horregatik, batzen gaituena kaleratzeko, denen artean gaztetxe eguna antolatzera goaz! Autogestioa eta Asanbladaren apologia egitera goaz.

Aspaldian egin diren makro jaialdietatik urrutik, guk ditugun baliabideak autogestionatuz eta koordinatuz KALEAK BERRESKURATUKO ditugu.

Denen artean gaztetxe eguna antolatuz, denen artean egunero egunero gure gaztetxe eta gazte asanbladetan lantzen duguna kaleratuko dugu, inposaturik ditugun sistemaren aurka gure amets fabriketan sortzen ditugun alternatibak erakutsiko ditugu tailer, erakusketa eta ekintza ezberdinekin GURE ALDARRIKAPENEZ MARGOZTUKO DUGU KALEA.

Ekin dezagun denok batera inposaturiko sistema kapitalista patriarkalari uko egin eta gure alternatibak erakusteari… EKIN DEZAGUN BATERA GAZTETXE EGUNA ANTOLATZEARI…

EUSKAL HERRIKO GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN KOORDINADORA
SISTEMA ZIRIKATU! GAZTETXEA BULTZATU!

Animatu, parte hartu eta gozatu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s