Zutik emakumeok!!!

Berdintasun faltsuaren diskurtsoaren garaian hezitako gazteak gara. Diskurtso honen arabera emakumeok gizonen eskubide berdinak ditugu, edozertan lan egin eta edozer ikas dezakegu, askeak gara gure sexualitatearen gainean erabakitzeko…

Diskurtso hau instituzioek eta hauek gidatzen deurezenek elikatzen deurie. Hitzak saltzen dihardute egunero. Baie, hitzei beharrean ekintzei begiratuz gero, zapalkuntza eta diskriminazioa esparru guztietan pairatzen jarraitzen dugula agerikoa da, izan ere, sistema patriarkalak indarrean jarraitzen deu:

– Hezkuntza sistemaren bidez, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak bultzatu eta rol zehatzak inposatzen dozkuez eredu parekideak sortu beharrean.

– Familiak, modu ez hain agerikoan bada ere, exijentzia eta betebehar ezberdinak egotzi egiten dizkio seme edo alabei, sexuaren araberako ardura banaketa etxean ematen jarraitzen dela baieztatu dezakegu: zaintza lanak, garbiketa.. sarri alabengan uzten diren ardurak dira.

– Hedabideen bitartez neska eredu zehatza goraipatzen da konplexuz beterik bizi gaitezen: 90-60-90, eredu heterosexuala, bikote banaezina…

– Lan munduari dagokionez, pobrezia eta prekarietatea neska gazteon errealitate gordina dira: ezkutuko lan merkatua, langabezia tasa handiena, Aldi Baterako Laneko Enpresak (ABLE).. Egiten dugun lana ez da normalean gure ikasketa mailekin bat etortzen, ezta lansariak egindako lanekin ere, praktika eta beka modalitateetan aritzen gara…

– Gazte belaunaldien artean balore atzerakoi zein botere harremanak iraunarazi dituzte eta horrela, indarkeria kasuak areagotu dira.

Beraz, elikatzen duten diskurtsoaren aurrean errealitatea oso bestelakoa dela agerikoa da, izan ere, gure eskubideak sistematikoki urratu eta erabakitzeko eskubidea ukatzen dozkuez: abortatzeko eskubidea urratu, jai herrikoietan gure parte hartzea murriztu edota gure aurkako eraso sexistak ezkutuan mantendu ezer gertatu ez balitz bezala…

Beharrezkoa da, zapalkuntzaren aurrean kontzientzia hartzea, egoera ez onartzea, zutitzea eta gure eskubideak eskutan hartzea. Ezinbestekoa da, prekarietatera eta miseriara kondenatzen gaituzten guztiei erantzutea.

Honetarako, jendarteko eremu guztietako herritarrok, emakume, gizon, gazte…  patriarkatua borrokatu eta feminismora lotzea ezinbestekoa da!

GAUR, 20:30tan BILBON MANIFESTAZIOA! erdu eta gure eskubideak borrokatu!

GORA EMAKUMEON BORROKA!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s