Portugaleten gaztetxea okupatu deure!

portugaleteko gazte asanbladakoek bidali duten oharra:

“Udalak gazte isil, pasibo eta kontsumistak nahi ditu. Gu, Gazte Asanblada, ez gatoz bat inposatu nahi izan diguten bizitza ereduarekin. Portugaletek, eta Euskal Herriak, pairatzen duen sistemaren bitartez (arlo sozial, ekonomiko eta politikoan) gazteon etorkizuna baldintzatu nahi dute, baita hein handi batean lortu ere. Ballonti merkatal gunean nahi gaituzte, hirigunetik kanpo, etengabe erosketak egiten, kontsumitzen, isilik… Baina ez, ez dute lortu, ezta lortuko ere. Portugalete gazte aktibo, kritiko eta askez beteta dago.

Honen erakusgarri dugu Gazte Asanblada. 2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da. Pausoa ematea erabaki dugu. Denona izan behar duen espazio autogestionatua eraikitzen hasi gara. Alde Zaharrak, eta Portugaletek, behar duen erreferentziazko gune kulturala bihurtuko dugu, Udalaren inolako eskusartze eta inposaketarik gabe.

Horretarako denok gara beharrezkoak, bai gazteok baita auzokideak ere. Gu arduratuko gara hilda eta hautsez beteta zegoen etxebizitza hau garbitu eta bizirik mantentzeaz. Udalak zuri-beltzean hainbat urtez margotzen saiatu den kale hauek hamaika kolorez pintatuko ditugu! Denon artean egiten badugu denona izango da! Hurrengo asanblada: Marxoak 28, igandea, 19tan “Koskoenea Gaztetxean”.

Ongietorriak izango zarete “KOSKOENEA GAZTETXEA”REN ATEAK PAREZ-PARE ZABALIK AURKITUKO DITUZUE! HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!”

Animo eta aurrera! gora euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladak!!!

One thought on “Portugaleten gaztetxea okupatu deure!

  1. Aupa lagunok.
    Ikeragarri poztu nintzen bloga martxan ipini zenduela ikusite. Oin urte batzuk be ahalegin pare bat ein genduzen, eta horretan geratu ziren, ahaleginean. Aspaldion bloga nehiko motel ikusten dot. Badakit biharra dala eguneratu eta barriek sartzia baie horretan segidu deizuen animetan zaituet.
    Hori Bai zutunik eta BIZIRIK! ANIMO!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s