26.GAZTE EGUNA

LARRABETZUKO HERRITARREI:

Urterolez, aurten ere, datorren uztailaren 31n, Larrabetzuko gazte asanbladak, Hori Bai Gaztetxeak, 26.GAZTE EGUNA antolatu du. ZAHARRAK BERRITZEN  lelopean inoizko oihartzunik sendo eta indartsuena irauli nahi du.

Hori Baiek, 1965.eko uztailaren 31n sortua, gaur bizirik dirau eta 45 urte luze hauetan erreferente historikoa bilakatu da Euskal Herrian. Azkenengo urte hauetan gazte asanbladak gora behera itzelak bizi izan ditu, baina guzti hauetatik indarberrituta irten gara. Aurten bereziki inoizko indartsuen gaude eta aurreko belaunaldi eta epealdietatik ikusi, ikasi eta bizitakoa, egun garenarekin uztartuko dugu: zaharrak berritzen, alternatibak sortzen eta jendartea eraldatzen. Urte asko dira herriaren parte garena, herriarekin hasi eta hazten ari garena, herriko kultura eta hizkuntza lantzen ari garena… bizipen ugari dira edozelan. Gazteon ideiak, nahiak, gogoak, burutazioak eta alternatibak geure erara garatzeko, okupazioa, autorganizazioa eta autogestioaz baliatuz. Egunez egun, hauek garatzen eta lantzen jarraituko dugu eta argi dugu, geu garela horretarako bide herraminta sendoenak. Hemen gara eta zutunik jarraituko dugu, Euskal Herriaren aurrean geurearekin aurrera egiteko prest, geure txoko honetatik gogor eutsiz.

Guzti honengatik Gazte Eguna inoiz baino indartsuago eta biziago ospatu nahi dugu eta horrexegatik Larrabetzuko herritarroi ekitaldi guzti hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu.

“Kantu honen arnasa bizirauteko badira barreneko gogo zenbaitzuk, badira irribarre asko nahaspilan eta egon badira amets sendoak egunero, gauero hor dabizenak gora eta behera gelditu ezinik”.

Beste barik eta aldez aurretik eskerrak emonaz, agur bero bat Hori Baitik !


OHARRA: herri bazkarira etortzeko asmoa duenak Larrabetzuko tabernetan ditu txartelak salgai. Baina gure herrira bertaratzeko aukerarik ez baduzue, izena eman dezakezue helbide elektroniko honetan: horibaigaztetxea@gmail.com. Langabetuak 10euro/langileak 15euro Uztailaren 26a baino lehen. Egunean bertan 20 euro.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s